Globo aerostatiko bat jarriko dute San Juan plazan, eta Gabonetako bola erraldoi bat jarriko dute hiriko zenbait gune komertzialetan.
Gabonak girotu nahi dituzte jendeak hiriko dendetan erosteko, eta bi berritasun nagusi aurkeztu dituzte udalak eta komertzioek. Batetik, globo aerostatiko bat jarriko dute San Juan plazan, eta bestetik, Gabonetako bola erraldoi bat jarriko dute hiriko zenbait gune komertzialetan.
Globoari dagokionez, zazpi egunez egongo da jarrita Gabonetan, eta dohainik bertara igotzeko aukera izango da. 30 metroko altuerara iritsiko da.
Zentzu horretan, Miguel Angel Paez Sustapen zinegotziak iritzi dio Irun erreferente izan dela Gabonen gaineko kanpainei dagokionez, eta inguruko herritaraino zabaldu dela.
Gabonetako bola, berriz, Txanaleta plazan, Pio XII , Almirante Arizmendi, San Juan eta Luis Marianon egongo da jarrita. Aukera egongo da bola barrura sartzeko.
Horrez gain, Errege Opil erraldoia egingo dute urtarrilaren 5ean, Zabaltza plazan.
Azkenik, musika proposamena ere egongo da, eta Olga Grande eta Oihan Vega DJak entzuteko aukera izango da Zabaltza plazako kioskoan.
Bidashop-en proposamenak
Udalaren ekimenarekin batera Bidashop merkatarien elkarteak photocall bat antolatu du, eta Disney-ko hainbat pertsonaiekin argazkia ateratzeko aukera izango dute haurrek. Azkenik, Zoriontasunaren trena ere jarriko dute, eta Eguberrietan zehar herriko kaleetan egongo da.
Gabonetako merkataritza kanpaina