Hira taldeko ahotsaren kontzertua, Endanean

Ibai Marin oiartzuarra Hira heavy taldeko abeslari eta gitarrista bezala egin zen ezaguna. Bakarlari bezala ariko da Endanean, gitarrarekin.

Ibai Marin

Gitarra eskuan duela iritsiko da Ibai Marin oiartzuarra Endaneara

Hira heavy taldeko abeslari, gitarrista eta konposatzaile zen Ibai Marin oiartzuarrak kontzertua emango du larunbatean Hondarribiko Endanea lore saltokiko kafetegian, Jaitzubia auzoan. Hirako abeslari bezala egin zen ezaguna Marin baina orain, Hira desagertuta, proiektu berrietan ari da lanean, bakarka nahiz taldeka. Endanea kafetegira bakarlari gisa hurbilduko da, hori bai, gitarra akustikoa eskuan duela. Larunbatean izango da kontzertua, 18:00etan, eta doan. Beheko bideoan Hiraren Metal oihua abestiaren moldaketa bat abesten azaltzen da oiartzuarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.