Asobal ligako partida du gaur, Bidasoak

Valladoliden kantxan jokatuko du, 20:30ean. Puntu bakarreko aldea dago bi taldeen artean sailkapen nagusian.

Asteazkena izan arren, eta lau egun baino pasatu ez diren arren azken partidatik, gaur, Bidasoak Asobal ligako partida izango du Valladoliden kontra. Hain zuzen, Gaztela Leon aldera bidaiatu beharko du. Partida, 20:30ean hasiko da. Valladolid zortzigarren da sailkapen nagusian eta Bidasoa 11.en, baina puntu bakarreko aldea ateratzen dio, beraz, bultzada ederra lortuko du sailkapenean gaur bi puntuak eskuratzen dituen taldeak. Bi taldeak aurten igo dira Asobal ligara.
Bidasoa

Bidasoa eskubaloiaren 2016-17 denboraldiko plantilla.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.