Neguan ere, bi azoka

Larunbatetako baserriko produktuen merkatua neguan mantentzea onartu du udalak. Urte osoan, bi azoka izango dira astero.

Baserriko produktuen azoka Damarri plaza

Damarriko azoka asteazkenero egiten da, goizez

Damarrikoa, asteazkenetan, eta San Pedro kalekoa, larunbatetan. Portuan egiten den baserriko produktuen azoka neguan mantentzea erabaki du udalak eta, hala, urte osoan zehar bi merkatu izango ditu Hondarribiak. Bi azoken ordutegia berdina izango da, 08:00etatik 13:00etara. 2013an hasi ziren larunbatetako azoka egiten Portuan, udan. Erantzuna ona izan zen eta ekoizleek epea luzatzeko eskaera egin zuten, bezero askok ez zutelako asteazkenetakora joateko aukerarik izaten. Pixkanaka-pixkanaka Portuko azokaren iraupena luzatzen joan da udala, eta hemendik aurrera urte osokoa izango da. Ekoizleek oso ondo hartu dute albistea. Kalixa Silanes Nekazaritzako zinegotziak onartu duenez, erabakiak eskariari erantzuten dio: “Ekoizle eta hiritar askok egindako eskari bat da. Guk begi onez ikusi genuen, eta frogak egiten joan gara, adibidez uda partean”. Emaitzak onak izan direla ikusita, astero bi egitea erabaki dute, asteazkenetan Damarri plazan eta larunbatetan San Pedro kalean, biak goizez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.