Klasiko baten moldaketa ederra

'Printze Txikia' animaziozko filma proiektatuko dute gaur Itsas Etxean. Animazioan ezohikoa den moduan filmatu zuten.

Printze txikia

Pelikula ederra da ‘Printze txikia’, modu berritzailean filmatua

Printze txikia iritsiko da gaur Itsas Etxera. Antoine de Saint-Exupery idazlearen Le Petit Prince obra ezagunean oinarritutako pelikula proiekatuko dute auditoriumean, 18:00etan. Jatorrizko eleberrian oinarritua dago bai, baina Mark Osborne zuzendariak jatorrizko kontakizuna eraldatu du guztiz. Gainera, animaziorako ezohikoa den stop-motion sisteman filmatua dago eta emaitza ikusgarria da. Sarrerak 3 euroan eros daitezke Interneten edo Itsas Etxean, proiekzioa hasi baino bi ordu lehenagotik. Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa kontatzen du filmak. Amak neskatxa prestatzen ari da helduen munduan bizi dadin eta bizilagunak edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio. Neskatilak, emozioz betetako bidaia magikoa egingo du, haurtzarora itzuliko duena, eta giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Aste berezia Aste berezia da hau, eta Itsas Etxean ere hala izango da. Normalean asteburuetan programatzen dute zinema, astean proiekzio bat gehienez. Baina aste honetan bi emanaldi izango dira, eta biak astean zehar. Gaurko Printze Txikia-z gain, ostegunean Doctor Extraño abenturako film luzea ikusteko aukera izango da. Gaztelaniaz emango dute eta sarrerak 4 euro balio du; Arma Plazako turismo bulegoan eta Interneten dagoeneko salgai daude. Asteburuan, aldiz, ez da zinemarik izango Itsas Etxean, Gabonetako Oparideiak Merkatua egingo baitute lehen aldiz. Gabonetan tokiko merkataritza sustatzeko kanapainaren barruan kokatzen da merkatua eta larunbat eta igandez egingo dute, goiz eta arratsaldez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.