Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Denboran aldaketak nola ematen diren erakutsi nahi izan dut"

Irantzu Epeldek Irun-Hondarribiko gazteen hizkeraren gaineko ikerketa egin du. 2014ko Loidi Bekaren irabazleak gaur aurkeztuko du bere lana.

Aizpea Amas
Irun
2016/12/02
Gaur arratsaldean aurkeztuko du jendaurrean Irantzu Epelde hondarribiarrak Jose Antonio Loidi bekarekin saritu zuten lana: Irun-Hondarribiko gaztea hizkeran: euskalki eta euskara estandarra. Hain zuzen, hitzaldiaren aurretik, horren gaineko hainbat xehetasun eman ditu, eta bere ikerketaren sarrera bat egin du. Hasteko, bi herrietako ahozko hizkuntza izan duela kontuan esan du Epeldek, eta hori aztertuz, gaur egungo euskara hiztun talde baten gramatika ezaugarri nagusiak erakutsi nahi izan ditu. Horrekin denboran aldaketak nola ematen ari diren agertzeko. “Dialektologian punta puntako gaia” dela azaldu du Epeldek, eta horretarako berebiziko garrantzia dutela gaurko hizkeren deskribapen ahal bezain leial eta fidelenek”. Ikerketa hori Euskal Herri osoan eta belaunaldi guztiak kontuan hartuta egin beharko litzatekeela iritzi dio ikertzaileak, baina berak Irun eta Hondarribiko eremura mugatu behar izan duela. Horretarako, 30-40 urteko adin tarteko hamasei pertsona elkarrizketatu ditu hondarribiarrak. Adin tarte hori aukeratzeko arrazoi nagusia izan zen elkarrizketatuen erdiak D ereduan eskolatutakoak izatea nahi zuela. Adin tartea mugatu arren, inkesta pilotuetan gazteagoak eta zaharragoak ere elkarrizketatu ditu. Guztira, 5.000tik gora erantzun eta testu libre jaso ditu. Horietan ondorioztatu du konbergentzia aldaketak eman direla, euskara batuaren baina baita gipuzkeraren ondorioz ere. Adibide gisa jarri du “etxeruntz” bezalako hitzen erabilera, euskara batuak eskatuko lukeen “etxerantz” bezalako hitzen aurrean. Hitzaldia 18:30ean hasiko da Amaia KZn.
Irantzu Epelde

Irantzu Epelde 2014ko Loidi Bekaren irabazlea.

 
Erlazionatutako edukiaEuskaraz ikertzeko Loidi bekaren deialdia egin du udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.