Irungo merkatari txikiak, hamabi denera, abenduaren 6tik 8ra egingo den azoka jendetsuaren parte izango dira.
Ficoban egongo diren hiriko merkatarietako batzuk, udal ordezkariarekin.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka egingo dute abenduaren 6tik 8ra Ficoban. Bertan, hamarnaka erakusketarik Gabonei begirakoak ikusteko eta saltzeko jarriko dituzte. Horien artean Irungo merkatariak egongo dira, hamabi establezimendu orotara. Bigarrenez izango dira hiriko saltokiak bertan.
Irungo merkataritza, emozioak oparitzen! leloa izango duen postu batean jarriko dira hiriko dendak, txandaka, lau azokaren egun bakoitzeko. Bakoitzak eskaintzen duena azalduko du. Irungo Udaleko Hiri Bultzadarako ordezkariak esan duenez, aukera ona da bertako establezimenduentzat egiten eta saltzen dutenaren berri emateko, “milaka bisitari izango ditu azokak. Baliatu beharreko aukera da”.
Honakoak dira Ficoban izango diren establezimenduak, egunez egun:
Abenduak 6, asteartea
- Boutique 41
- Dana lore denda
- Menaje Kolon
- Tinta Comics
Abenduak 7, asteazkena
- La fábrica de migas
- Oskarbi liburu denda
- Maria Jesus mertzeria
- Oihanalde
Abenduak 8, osteguna
- Candy cakes
- Elitxu opari denda
- Langosu
- Amatxi teteria
Azoka
11.enez egingo dute abenduaren 6tik 8ra Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka, Ficoban. Bertako hiru pabilioi hartuko ditu ekitaldiak. Hamarnaka erakusketari izango dira bertan, tartean Irungo dendak.
Azokaren barruan, Ficobako lehen pabilioian, Irungo VII. Artisautza Azoka egingo dute Gabiltza Gipuzkoako Artisautza Elkartearen eskutik.
Aldi berean, Gipuzkoako hainbat gobernuz kanpo erakundek euren postuak jarriko dituzte, egiten dutena azaltzeko, Elkartuz gunean.
Abenduaren 6an eta 8an 11:00etatik 21:00etara izango da zabalik azoka osoa; abenduaren 7an (osteguna) berriz 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Sarrerak hiru euroko prezioa du, baina 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar.