Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Igelak', aldi berean, baina merkeago

Ostiralean estreinatuko dute 'Igelak' euskarazko film luzea. Hurrengo egunean proiektatuko dute Hondarribiko Itsas Etxean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/11/29
Igelak Patxo Telleria

Patxo Telleriak zuzenduriko filma da ‘Igelak’

Larunbatean, gainontzeko zinema aretoetara iritsi eta biharamunean proiektatuko dute Igelak film luzea Hondarribian, Euskararen Nazioarteko Egunean. Gainera, Itsas Etxea Auditoriumeko ohiko prezioan jarri dute sarreraren prezioa, hau da, 4 euroan. Horrela, Patxo Telleriaren pelikula aldi berean eta merkeago ikusteko aukera izango da herrian. Sarrerak dagoeneko eros daitezke Arma Plaza kultur gunean (ostirala, azken eguna), edo Interneten, Kutxabanken atarian. Agortuko ez balira, larunbatean ere izango da erosteko aukera, Itsas Etxeko leihatilan, emanaldia baino bi ordu lehenagotik. Patxo Telleriak zuzenduriko lana da Igelak eta aktore taldean aurpegi ezagunak daude, hala nola, Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga irundarra, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Ramon Agirre, Mikel Telleria eta Elena Irureta. Hondarribian bezala, Euskal Herriko areto gehienetan euskara hutsez botako dute; hemendik kanpora, aldiz, gaztelaniaz edo euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. Zinemaldiko Zinemira atalean ikusteko aukera izan zen eta hilaren 25ean aurre-estreinaldia antolatu zuten Bilbon. Orain arte, filmak oso harrera ona izan du. Komedia arina da, baina gai serioetatik abiatzen dena (ikusi trailerra, behean). Izan ere, delitu ekonomikoengatik atxilotzen duten banku-sukurtsal bateko zuzendariaren istoria kontatzen du filmak. Bakarrik utzi dutela ikustean, ihes egitea erabakiko du, kartzela saihesteko. Etxe kaleratzeen kontrako elkarte batek okupaturiko eraikin batean bizitzen hasiko da eta haien konfiantza bereganatzen saiatuko da; dirua lapurtu nahi die, atzerrian bizitza berria hasteko. Gero, baino merkeago Ez da ohikoa filma bat estreinatu eta zine aretoetan dagoen bitartean Hondarribian ikusi ahal izatea. Normalean, zinema aretoetatik pasatu eta aste edo hilabete batzuetara iristen dira filmak Itsas Etxera. Geroago, baina baita merkeago ere bai. Helduentzako zinema emanaldien prezioa 4 eurokoa izaten da, eta 3 eurokoa familia zinema proiekatatzen denean. Badira salbuespenak, esaterako, joan den astean, Refugiago filmaren sarrerak 3 euro balio zuen; Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren barruko ekitaldia zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.