Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gogoeta hasi dute Irungo Udaltzaingoan, "hurbileko eredu polizial baterantz"

Irungo Udaltzaingoan herritarrengandik hurbilago egon nahi dute. 2018ra arte luzatuko den prozesua abiatu dute horretarako.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/11/23
irun.udaltzaingoa

Lehenik, beharren azterketa egingo dute.

Gogoeta estrategikoa egiten hasi dira Irungo Udaltzaingoan, “hurbileko eredu polizial baterantz” iristeko helburuz. Gogoeta horren ondorioetara iristeko tokiko poliziek dituzten beharrak eta egin beharreko aldaketak kontuan hartuko dira azterteka zehatza eginez, “hurbileko eredua arrakastaz gauzatzeko”. Hau da, Lourdes Larraza Udaltzaingoaren udal ordezkariak esan duenez, trantsizio ordenatua egin nahi dute egungo eredu polizial klasikotik berrira pasatzeko, “herritarren arazoekiko hurbilekoagoa izango dena, gizarte aldakor eta gero eta exigenteago den horri etengabe moldatzen joanez. Proiektua anbiziosoa da, zabala”. SABICO enpresaren koordinaziopean egingo dute prozesua, ondorengo urratsekin: zerbitzuaren egungo egoera zehatz aztertuko dute lehenik; ondoren, eredu berrirako trantsizioa ahalbidetuko duten antolakuntzako neurriak ezarriko dira; eta azkenik, aurreko faseetatik sortutako neurriak ezartzeko prozesuari ekingo zaio. Lehen fasea abenduaren erdialdera arte egingo dute, eta bigarrena zein hirugarrena 2017an nahiz 2018an gauzatuko dira. Azterketa zehatz horretan, honako helburu zehatzak kontuan hartuko dira, Lourdes Larrazak puntuz puntu azaldu duenez:
  • Udaltzaingoaren eta bere efektiboen antolakuntza-egitura ezarri, herritarren eta bere arazoekiko hurbilekoa izango dena. Horretarako, agenteen herritarren arteko lotura zuzena areagotuko duten metodoak erabiliko dira, bitartekaritza teknikak ere bai, eta bizikidetza eta segurtasun publikoaren alorreko kontuetan herritarren parte hartzea bideratuko duten foroak diseinatuko dira.
  • Udaltzaingoaren presentzia indartuko da bide publikoan prebentzio modura, herritarrek segurtasunaz duten pertzepzioa hobetzeko eta hurbiltasun handiagoa ahalbidetzeko, eta bide batez, herritarren jokabideei eta bizikidetzari lotutako gorabeherez kontzientzia hartzeko.
  • Poliziako giza baliabideak modu eraginkorrean erabili, hiriko auzo desberdinetan haien presentzia areagotuz eguneroko jarduera gauzatzen denean eta horretarako beste gorputz polizialekiko koordinazio handiagoa mantenduko da eta era horretan herritarren segurtasun alorrean beste eskumen batzuez baliatzeko aukera izango da.
  • Eredu polizial erreaktibo batetik eredu polizial prebentibo eta hurbileko batera eboluzionatu, indarra ekintza prebentibo, proaktibo eta kolaboratzailean jarriz.
  • Baliabide teknikoak eta inbertsioak egokitu eta udaltzainak prestatu herritarrekiko hurbilekoa izango den eredu polizial batek dituen exijentzietara moldatzeko.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.