Aterpean egingo dute aurtengo Musikalean

Hondarribiko Musika Eskolak asteazkenean ospatuko du Santa Zezilia, Kultur Etxeko areto nagusian.

Hondarribiko Musika Eskolak asteazkenean ospatuko du Santa Zezilia, hilaren 23an. Piano, flauta, gitarra eta 2. Hizkuntza Musikaleko ikasleek kontzertua emango dute Kultur Etxeko areto nagusian, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolaturiko Musikalean jardueraren barruan. 18:30ean hasiko da emanaldia. EHME duela zortzi urte hasi zen Santa Zeziliaren bueltan Musikalean antolatzen; hortaz, bederatzigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Helburua, “musika geletatik ateratzea eta herrietan jai giroa sortzea” du. Izenak dioen bezala, musika kalera ateratzea da xedea, baina biharko iragarri duten eguradi euritsua dela-eta, Musikalean Denda kaleko eraikin barruan egitea ez da plan txarra. Hondarribiko Musika Eskolak hasieratik parte hartu du Musikalean jardueran, eta aurten ere ez du hutsik egingo, aterpean izango bada ere.
Musikalean Hondarribiko Musika Eskola

Iazko Musikalean ekitaldia. Aurtengo elastikoa gorria izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.