Gaueko zentroa Ospitale Zaharreko eraikin batean egin daitekeela esan du udalak.
Ospitale Zaharreko eraikin batean aurreikusi dute egitea zentroa.
Irungo Udalak erabakia hartu du: etxerik ez dutenentzat eta bazterketa egoeran daudenentzat gaueko zentroa izateko bidean jarri da hiria. Horren lehen urratsa izan da jada gisa horretako zentro baten egitasmoa idazteko eta haren obra zuzendaritza esleitzeko egitasmoa eskatu duela, 10.315 euroko aurrekontuarekin. Hiru hilabeteko epean idatziko dute egitasmoa.
Sergio Corchon Gizarte Ongizate ordezkariak esan duenez, gizarte jangelaren eta topagunearen osagarri izango litzateke zentroa. Hala, udalak adierazi duenez, Ospitale Zaharreko eraikinetako batean aurreikusi dute hotzetik babesteko gunea egitea. Gaua pasatzeko eta higiene zerbitzuak izango lituzke.
Gizarte Ongizatetik esan dutenez, Gipuzkoan dauden beste zentro batzuk bisitatu dituzte Irungo ordezkariek, plangintza oso baten barruan.