Irungo Udalak autobusak doan jarriko ditu Donibane Lohizuneko Mintzodormo ekitaldira joateko.
Sareuskak antolatutako Mintzodromoa.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bidasoko herrietako nahiz inguruko herrietako kideek Mintzodromo bateratua egin ohi dute. Sareuskak antolatzen du. Aurten Donibane Lohizunen egingo da (abenduaren 1ean, 10:00etatik 12:30era Maurice Ravel aretoan). Irungo Udalak jakinarazi du horretarako izena emateko epea zabalik dagoela, hilaren 28ra arte.
Izena
Irungo Udalaren webgunearen bitartez eman behar da. Euskara arlotik jakinarazi dutenez, Donibane Lohizunera joateko autobusa egongo da, doan. Abenduaren 1ean 09:15ean aterako da autobusa, Fermin Calbeton kaletik.
Mintzodromoan, lauko taldetan banatuko dituzte parte hartzaileak, eta 20 minutuz gai zehatz baten gainean hitz egingo dute, euskaraz.