Azaroaren 25ari begira indarrak elkartu dituzte
Azaroaren 25ari begira jardunaldi sorta egingo dute Irunen datozen egunetan.
- Hilak 21, astelehena: 17:30ean, Uxoa elkartean, Maitasuna tratu on eskubidearekin tailerra Ana Unzaga Berdintasun agentearekin.
- Hilak 23, asteazkena: 17:00etan, Argoiak elkartean, Genero indarkeria XXI. mendean hitzaldia Yolanda Cervero psikologoaren eskutik.
- Hilak 24, osteguna: 19:00etan, Oiasso Museoan eta Gaurko Andreak-ek antolatua, Indarkeria ikusezina solasaldi-mahai ingurua Julia Romero eta Xabier Cocarekin.
- Hilak 25, ostirala: 17:00etan, Martindozenea gaztelekuan, Beldur Barik serigrafia tailerra. Irungo Udalak antolatu du. Partaideek, ahal badute, margotzeko elastiko zuria eraman behar dute. 19:00etan, Zabaltza plazan, azaroaren 25eko elkarretaratzea Emakumeen kontrako indarkeriarik ez lelopean.
- Hilak 27, igandea: 18:00etan, Amaia KZn Pauso-k Dance Studioren eskutik emakumeen indarkeriaren kontrako dantza ikuskizuna, doan.
- Abenduak 1, osteguna: 19:00etan, Amaia KZn eta Irun XXI foroak antolatua, Indarkeria filioparentala eta genero indarkeria konferentzia Javier Urrak emana. 19:00etan, Oiasso museoan, El síndrome del vinagre ikus-entzunezkoaren proiekzioa. Euskal Herriko eta Guatemalako bake prozesuetan emakumeek duten lanaz ari da. Mugen Ganetik taldeak antolatu du.
- Abenduak 12, astelehena: 17:30ean, Uxoa elkartean, Carol filmarekin zineforuma.