Sortuk streaming bidez jarraituko du larunbateko eztabaida

Sortu alderdiko Hondarribiko jarraitzaileak Muaran elkartuko dira 10:00etatik eguerdira arte.Muaran elkartuko dira 10:00etatik eguerdira arte.

Barne hauteskundeen barruan, ekitaldi garrantzitsua du Sortu alderdiak larunbatean. Eztabaida Egun Nazionala egingo dute Donostiako Iratzar Aretoan, eta Hondarribiko Sortuk zuzenean jarraituko du ekitaldia, streaming bidez. “Ekitaldia elkarrekin modu kolektiboan ikusteko eta eztabaidatzeko hitzordua deitu dugu”, azaldu dute. Muara elkartean izango da, goizeko hamarretatik hasita eta eguerdira arte. Ekitaldia jarraitzeaz gain, parte hartzeko ere aukera izango dela jakinarazi dute Hondarribiko Sortuko kideek, twitterren #eztabaidasortu traola erabilita. Sortu eztabaida nazionala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.