Labore Txingudiren asmoa da kontsumo eredu eraldatzaileei ekitea.
Bertako ekoizleei garrantzia eman nahi diete.
Bihar aurkeztuko dute Labore Txingudi, Bidasoan kontsumo eredua eraldatzeko egitasmoa. Lehenik eta behin, 12:00etan, aurkezpen batzarra egingo dute EKT elkartean (Larretxipi kalean dago, Alde Zaharrean). Ondoren, 14:00etan, babarrun jateaz goza dezakete hala nahi dutenek. Otordurako tiketak Irungo Hazia eta Aia tabernetan eros daitezke, 15 euroan.
Oarsoaldean jada bidea egiten ari da Labore, kontsumo kooperatiba baten bitartez.