Ostiraletik igandera egingo dute Ficoauto azoka, Ficoban.
Ficoauto azokan ehunka auto izango dira.
Ostiraletik igandera egingo dute Ficoauto azoka, auto erdi berrien, 0 kilometrokoen, renting flotetan izandakoen, edo gerentziako ibilgailuen azoka. Hau da, auto berriak ez dira, baina ia berriak bai. Ficoban da azoka, eta orotara, erakustazokaren 10.000 metro koadro hartuko ditu. “Gipuzkoako auto eskaintza handiena” ikus ahal izango da bertan, antolatzaileek esan dutenez.
Autoen kontzesionarioek eramango dituzten autoez gain, alokairuaren alorrean, autokarabanetan edo autoeskoletan dabiltzan enpresek ere tokia izango dute ferian.
Aurten, gainera, badu berritasun bat azokak: Premium markak. Autoen marka horiek goi mailako ibilgailuak egiten dituzte.
Azokatik esan dutenez, bertan izango diren autoak probatzeko aukera egongo da kasu askotan.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da:
- Ostiralean, 16:00etatik 20:00etara.
- Larunbat eta igandean, 10:00etatik 20:00etara.