Mariasun Quiñonesek debuta egin du munduko txapelketan

Espainiako selekzioak Kanadari irabazi dio lehen partidan.

Mariasun Quiñones Realeko atezain hondarribiarrak, debuta egin du 20 urtez azpikoen Espainiako futbol selekzioarekin. Atzo, maila horretako Munduko Txapelketa hasi zen Papua Ginea Berrian, eta Espainiak Kanadaren kontra jokatu zuen, aise irabaziz (5-0). Hasieratik jokatu zuen Quiñonesek eta, hortaz, elastiko gorriarekin lehen minutuak izan zituen. Kanadaz gain, Nigeria eta Japonia ere daude Espainiaren multzoan. Dena ongi, Munduko Txapelketako bigarren faserako txartela arazorik gabe lortu beharko lukete hondarribiarraren taldekideek.
sub20canada50

Espainiako selekzioko kideak, Kanadari sartutako goletako bat ospatzen (arg: @SeFutbol)

   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.