Kale gorriari aurpegia jartzeko
Errenteria-Orereta, Irun eta Pasaian kale gorrian lo egiten duten 30 pertsona zenbatu dituzte. Hiru herrietan, 98 boluntario aritu dira kontaketa egiten Kale Gorrian iniziatibaren barruan.
EAEko 24 herrik hartu dute parte Kale Gorrian iniziatiban aurten Errenteria- Orereta, Pasaia eta Irunen 30 pertsonak egiten dute lo kaleanKalean lo egiten duten pertsonen errealitateari erantzuna ematea ez dela erraza dio, «pertsona bakoitzak egoera bat du, arazo ezberdin bat, arrazoi ezberdinengatik heldu dira egoera horretara, eta irtenbide bat aurkitzea zaila da oso. Kasu batzuetan ez dute baliabiderik erabili nahi… Konplexua da oso». Bizitegi bazterketa larria bizi duten pertsonen errealitatearen irtenbidea zein den ez daki, baina bi urte barru berriz ere egiten bada, Kale Gorrian iniziatiban parte hartuko duela argi du. Hiru helburu Pasai Donibanen bizi da Borja Montiel, eta Errenteria-Oreretako kontaketan hartu zuen parte: «Beste 34 boluntarioek bezala, elkartasun sentimenduak bultzatuta hartu dut parte iniziatiban». Lehen aldia izan da harentzat egitasmo honetan, aurretik arrazakeria kasuak antzemateko proiektu batean eta Bizilagunak iniziatiban parte hartu badu ere. Iztieta, Ondartxo, Olibet eta Etxeberrietan aritu zen kontaketa egiten. Errazkinen kasuan bezala, Borja Montielen taldeak ere ez zuen inor topatu kalean lo egiten, «baina bizilagunek baieztatu ziguten inguru horretan izaten dela kalean lo egiten duen jendea, lo zakuak-eta ikusi genituen, baina pertsonarik ez zen. Kutxazainean eta Iztietako elizako bankuetan jendeak lo egiten duela badakigu, baina gau horretan ez genuen inor topatu».
Kalean lo egiten duten pertsonen bila ari zara, egoera latza da» Saioa Errazkin, BoluntarioaBoluntarioek hiru helburu zituztela azaldu du: «Bizitegi bazterketa larrian bizi diren pertsonak kontatzea, kalean edo autoetan bizi direnak; beren ezaugarri soziodemografikoak ezagutzeko inkesta bat betetzea; eta haien bizi baldintzak aztertzea». Borja Montielen taldeak ez zuen inor topatu, baina gainontzeko boluntarioek bederatzi pertsona aurkitu zituzten kalean lo egiten Errenteria-Oreretan, guztiek bete zuten inkesta, «hori iruditzen zitzaidan zailena, pertsona horiek prest izatea inkesta erantzuteko». Bi sentimendu kontrajarri ditu kontaketan parte hartu eta gero, «pozik nago ez dudalako kalean lo egiten duen pertsonarik topatu nik aztertutako eremuan, baina, bestalde, gustura jarriko nintzateke haiekin harremanetan, haien errealitatera hurbiltzeko aukera izan banu». Esperientzia gogorra Kontaketa bere horretan nahikoa ez dela argi du Donibanekoak, «ezinbestekoa da ikusgai egitea kalean lo egin eta etxebizitza bazterketa larrian daudenak. Askotan ohituta gaude haien ondotik pasatzen begiratu ere egin gabe. Nik neuk ere aitortu behar dut egin dudala inoiz. Oinarrizkoa da ikusgai egitea, erakundeek edo gizarteak lagundu ditzaten». Hurrengo urrats bat ere beharrezkoa ikusten du: «Horretarako, kontaketaren emaitzen gaineko balantzea egiteko elkartzen garenean, eztabaidatu egin beharko dugu parte hartu dugun boluntario guztiek eta udal ordezkariek, eta adostu zeintzuk izan behar duten hurrengo pausoak». Errazkin bezala, bi urte barru kontaketa errepikatzen bada, bertan izango da Borja Montiel ere. Lehenengo aldiz hartu du parte kontaketan Vazquezek ere. Irunen aritu da hondarribiarra, Behobia inguruan, eta bere kasuan lau pertsona kontatu zituzten kalean lo egiten, haietako bakarrarekin hitz egin bazuten ere: «Txabola eremu bat zegoen, eta ikusitakoaren arabera ondorioztatu genuen bertan bi pertsona bizi zirela. Beraiekin harremanetan jartzen saiatu ginen, baina ez genuen erantzunik jaso». Auto batean bizi zen pertsona batekin hitz egin zuten, ordea, «bertan aurkitu genuen, berarekin hitz egiten izan ginen, eta inkesta ere bete zuen. Ondoan aparkatuta zegoen furgonetan ere pertsona bat bizi zela kontatu zigun». Esperientziaren gogorrena, kalean lo egiten duten pertsonen egoera dela argi du Vazquezek, «pertsona batek hala bizitzea erabaki duen edo ez alde batera utzita, egoera ez da bidezkoa. Kontaketan parte hartu dugun boluntarioek pertsona horiek bizi duten egoeraren lekukotza egin dugu. Hala ere, kale gorrian bizi direnak kontatzea ez da nahikoa, erakundeek ezin dute goratu euren lana kontaketa soil batengatik, urrats gehiago beharrezkoak dira».
Askotan ohituta gaude haien ondotik pasatzen, begiratu ere egin gabe» Antonio Borja Montiel, BoluntarioaHurrengo urratsa zein den argi du, «kalean lo egiten duten pertsona horiek erreskatatu behar ditugu. Iritsiko da egoera hori? Nire zalantzak ditut. 2014an 39 pertsona kontatu zituzten Irunen, eta aurten 17. Gutxiago dira, baina zenbaki garrantzitsua da». Kalean lo egiten duten pertsonei eremuak eskaini behar zaizkiela dio «onbideratzeko». «Kasu batzuetan ez dute nahi horietara jo, baina une jakinetan ez dituzte aurkitzen espazio horiek». Gaian erakundeen ardura handia dela gaineratu du: «Ez dakit zein den erakunde batek egin behar duen ibilbidea egoera horretan dauden pertsonekin, baztertuekin, ikustezinekin, baina ibilbide eta prozesu bat izan behar du. Badaude aterpeak, badago jantoki soziala… baina kale gorrian lo egiten duen jendea oraindik badugu gure herrietan». Bazterketa egoeran edo arrisku larrian dauden pertsonak kontuan hartzea herritar ororen ardura dela dio Vazquezek. Horregatik erabaki du Kale Gorrian iniziatiban parte hartzea: «Ikusgai izatea ukatzen diete, estigma bat dute. Bizitzak eraman ditu egoera horretara, baina gizarteak ardura du pertsona horiek ongizatea eta eskubideak izan ditzaten. Gizartearen aldetik ezinbestekoa da konpromisoa, eta gizarteaz ari naizenean jendeaz mintzo naiz, baina baita erakundeez ere. Horiek dira gaia beregain hartu behar dutenak, ardura beraiena delako».
Kalean lo egiten duten pertsona horiek erreskatatu behar ditugu» Avelino Vazquez, BoluntarioaLehenengoetako postuetan Bi urte barru, berriz ere egingo dute kontaketa hiri eta herrietan, eta Vazquezek, beste bi boluntarioek bezala, esperientzia gogorra bada ere, argi du errepikatu egingo duela, «erretiratuta nago orain, eta denbora eta gogoa dut halako esperientzietan parte hartzeko». Azterketaren lehen datuen arabera, herri bakoitzaren populazioa kontuan hartuta, Irun eta Pasaia dira bizitegi bazterketa larria bizi duten pertsona gehien dituzten udalerrietako batzuk, hirugarrena eta laugarrena, hurrenez hurren, Iurreta eta Bilboren ondoren. Errenteria-Orereta zazpigarrena da kontaketaren datuen arabera.