Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxista txikitatik saihestu behar da

Hiriko ikastetxeetan hainbat tailer egiten hasi dira, nerabezarora oraindik ez diren haurrekin genero ikuspegia lantzen hasteko.

Aizpea Amas
Irun
2016/11/11
Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak indarkeria matxista saihesteko bi iniziatiba aurkeztu ditu. Batetik, hiriko ikastetxeetan hainbat tailer egiten hasi dira, nerabezarora oraindik ez diren haurrekin genero ikuspegia lantzen hasteko. Lanketa haurrekin egitea, ordea, nahikoa ez dela iritzita, hainbat hitzaldi egingo dituzten guraso, irakasle eta interesa duen edonori zuzenduta. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gaurko Andreak elkarteko Irune Kastezubi presidenteak eta Itziar Gomez eta Ainhoa Ezeiza kideek. Tailerrak Lehen Hezkuntza osoa eta DBH1 arteko haurrekin egiten ari dira. Aste honetan bertan egiten hasi dira Txingudi Ikastolan eta La Sallen, eta datozen asteetan jarraituko dute saio gehiagorekin. Egin dituzten saioetan esperotakoa aurkitu dute: “8 urtetik aurrera dagoeneko genero rolak oso barneratuta dituzte”, adierazi du Kastezubik. Ezeizak gaineratu duenez —bera izan da saio horietan—, zerbait “oso erraz” jotzen dute matxistatzat, baina gero, gaian sakontzean, ez dakite zer den. Maitasun erromantikoa, kirolak edo fisikoaz hitz egitean agerikoa dela esan du, eta horri lotuta, bitxikeria bat kontatu du Kastezubik: “Neskek futbolean jokatzen dutela uste dute mutilekin ligatzeko”. “Ez da nahikoa umeekin bakarrik lantzea”, esan du Gomezek. Helduek ere hainbat genero aurreiritzi barneratuta dituztela gogorarazi du, eta “motxila” hori kentzea komeni dela. Horren harira, aurkeztu dituzte hilabete osoan zehar egingo dituzten tailerrak. Jarraian ikus daitezke. Egitaraua
  • Hilak 14, astelehena: Berdintasuna ere ikasten da, hezkidetza kontua da, irakasleentzako tailerra eta hezkuntzako langileentzako hitzaldia, Elena Simon genero analista eta Berdintasun formatzailearekin. 18:30etik 20:00etara, Dunboako soinketa gelan.
  • Hilak 15, asteartea: Emakumeak kontuan hartzea: kontatu eta izendatzea. Emakume elkarte eta interesa dutenei zuzenduta, Elena Simonekin. 10:00etatik 12:30era, Gaurko Andreak-en egoitzan.
  • Hilak 15, asteartea: Eredu eta mezu ez sexistak gure seme-alabentzat. Hezkidetza osasungarria. Familia, guraso elkarte eta interesa duen guztiari zuzenduta. 18:30etik 20:00etara, Oiasso museoan.
  • Hilak 16, asteazkena: Hezkidetza eta berdintasuna, genero indarkeria baztertzeko gakoak. Familia, guraso elkarte eta interesa duen guztiari zuzenduta. 18:30etik 20:00etara, OIasso museoan.
  • Hilak 24, osteguna: Indarkeria ezkutuak: ezintasuna eta genero indarkeria. Xabier Peña Coca komisario ordea, psikologoa eta Genero Indarkerian aditua eta Maria Paz Giambastini Discapacidad Sin Fronteras elkarteko presidentea, kazetari italiar-argentinarra, idazlea eta irakaslea. 18:30ean, Oiasso museoan.
Gaurko Andreak

Ainhoa Ezeiza, Irene Kastezubi eta Itziar Gomez Gaurko Andreak elkarteko kideak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.