Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Behobia-Donostia] "Lasterketa bukatuta ez da hotz geratu behar"

Lasterketa bukatuta, ariketa fisikoa kolpez ez etetea gomendatu du Iker Basterretxea masajista eta osteopatak. Luzamendu «suabeak eta goxoak» egitea aholkatu du.

Erik Gartzia Egaña
Hondarribia,Irun
2016/11/11
eguzkiari agurra

‘Eguzkiari agurra’ ariketaren mugimenduak.

Iker Basterretxea masajista eta Thai osteopata hondarribiarrak Behobia-Donostia lasterketa bukatu eta segituan egin beharreko ariketa fisikoaz aritu da. Eskarmentua ez dio bakarrik bere ogibideak ematen; bera ere kirolzalea da. Beretzako garrantzitsuena, lasterketa egin ondoren, “ez hoztea” da. “Lasterketa bukatu bezain pronto, izerdiz bustita dagoen arropa kendu behar da, eta arropa lehor eta eroso bat jantzi behar da”, zehaztu du. Horrela, ariketa momentuan ez dela eten behar ohartarazi du. “Ados korrikalariak nekatuta daudela, baina ibiltzen jarraitu behar da, edo trosta oso suabean ibili behar da. Korrika edo trostan, ez da saltoka ibili behar. Oinak lurretik ahalik eta gertuen mantendu behar dira”, esan du. Arrazoi zehatz batengatik esan du hori: “Horrela artikulazioak ez dira kolpatzen. Europan ohitura dago horrela korri egiteko. Afrikarrek oinak lurretik gertuago dituzte, eta horregatik ez dituzte artikulazioak kaltetzen”. Luzamenduak Horren ondoren, luzamenduak egitea aholkatu du. Hori bai, kolperik eman gabe, “1970eko eta 1980ko hamarkadetako ohitura txarra” delako. “Oso txarra da: seko galarazi behar da. Luzamenduek goxoak izan behar dute, eta ariketa bakoitzean arnasketa kontrolatu behar da”. Bi ariketa ditu gustuko. Alde batetik, yogan egiten den Eguzkiaren agurra (ikus irudia). “Zazpi ariketa dira, eta minutu batean gorputz osoa luzatzen duzu. Bitan edo hirutan egin behar da, eta ariketa bakoitzean ere bizpahiru aldiz hartu behar da arnasa”, argitu du. Beste ariketa, hankak goraka jartzea da. “Leku goxo eta eroso batean etzan, eta hankak goraka jartzea, paretaren kontra. 90 graduko angelua lortzen saiatu behar da”, adierazi du. Hori bai, orduan ere ez hozten saiatu behar dute korrikalariek. “Horregatik, onena da behin dutxatu ondoren egitea, etxean edo. Giharren nekea kentzen laguntzeko ona da. Lasterketa guztian oinetara joan den likido amniotiko guztia bere tokira itzultzen da modu horretara”, gaineratu du Basterretxea hondarribiarrak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.