Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gurpil gaineko etxeak, egunez bakarrik

Udalaren eta Portu Zuzendaritzaren arteko hitzarmenak lotarako lekurik gabe utzi ditu Hondarribira iristen diren etxe ibiltariak. Konponbide bila ari dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/11/11
Autokarabanentzako paradisua omen da Hondarribia, batez ere behe denboraldian. Horrela ageri da arloko gidetan, eta ez da harritzekoa. Uda amaitzearekin libre izaten da Hondartza auzoko aparkalekuan sartzea, eta egiten duenak ur lerroan bertan aparkatzeko aukera izaten du, eskuinean badia eta parean Kantauri itsasoa dituelarik. Udaberrira arte jende gutxi ibiltzen da hondartza aldean, eta lotarako leku paregabea bilakatzen da aparkalekua, paradisua. Baina aurten ezusteko latza hartu dute iraileko festen ondotik Hondarribira etxe ibiltariarekin joan direnek. Aparkatu bai, eguna pasatu bai, baina eguzkia ezkutatzearekin batera udaltzainen abisua jaso dute: “Ezin zarete hemen geratu; lotarako beste nonbaitera joan behar duzue”. Eta herrira leku bila abiatzea beste erremediorik ez dute izan orain artean. Askok, dozenakak, Zimizarga auzoa hautatu dute gaua egiteko, saihesbidearen ondoan, behin-behineko liburutegiaren —Alde Zaharrekoan lanean ari dira— eta Biteri eskolaren inguruan. Hazten ari den ingurua da, eta oraindik badago tokirik, gauez behintzat; egunez, gutxiago. Soluzioa ez da ona izan inorentzat. Ez autokarabanentzat, ez Biteri kaleko auzotarrentzat, eta gutxiago kirol kaian zerbitzua ematen duten ostalaritza establezimenduentzat. Basque tabernako Hodei Santamariak ez du agindua ulertzen: “Neguan, aparkalekua hutsa egoten da; ez dut ulertzen zer dela-eta ez dieten uzten gauez geratzen, ez baita ia beste inor egoten. Esaten badidazu asteburuetan betetzen dela, orduan bai, arazo bat egongo litzateke, baina uda igaro eta gero hutsa egoten da aparkalekua”.
Autokarabanak

Autokarabana multzo bat, Biteri pareko eremuan aparkatuta

Gertatu dena interes gatazka bat izan da, nolabait esateko. Hondartzako aparkalekua kokatzen den eremua Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzarena da, baina udalak kudeatzen du, bi erakundeen artean sinaturiko akordioa tarteko. Txomin Sagarzazu alkate jeltzaleak azaldu duenez, kudeaketa zehazteko aurtengo hitzarmena adostu zutenean Portu Zuzendaritzak baldintza bat jarri zuen: “Autokarabanek aparkatzeko aukera izango zuten, baina kanpatzeko ez, ezta gaua igarotzeko ere. Udaltzaingoak ohartarazi zigun zirkulazio arautegian ez dagoela horrelako terminorik, ezin dela gaua ematea galarazi, eta kezka azaldu genien, baina baldintzari eutsi zioten, eta hitzarmena bere horretan onartu genuen”.
“Ez dut ulertzen zer dela-eta ez dieten uzten gauez geratzen; ez da beste inor egoten, hutsa egoten da aparkalekua”. Hodei Santamaria, Basque tabernako arduraduna
Indarrean dagoen hitzarmen horrek zehazten du udalak kudeatuko dituela Benta zaharreko aparkalekua —Portua auzoan—, eta Hondartza auzokoak, autokarabanek gehien erabiltzen dituztenak, hareatza parekoa eta kirol gunearen atzealdekoa. Hala, udan ordainpeko aparkatzeko zerbitzua eskaintzen du udalak bertan. Jaien ondoren libre da sartzea, baina hitzarmenak indarrean jarraitzen du, eta bertan idatzita dago autokarabanek aparkaleku horiek utzi behar dituztela gauetan. Alkateak erantsi duenez, “Portu Zuzendaritzak agindu hori betearazteko” eskatu zien. Aparkatu bai, kanpatu ez Gaia denen ahotan dago, eta urriko ohiko osoko bilkurara iritsi zen. Abotsanitz oposizioko lehen taldeak autokarabanak arautzeko mozioa aurkeztu zuen, arazoei soluzioa emateko, batetik, eta herrian dagoen hutsunea betetzeko, bestetik. Igor Enparanen hitzetan, “azken urteetan asko handitu da autokarabanen kopurua, baina ez dago udal mailako araudirik, ezta eskaintzeko zerbitzurik ere”. Osoko bilkuran azaldu zuenez, “bi legek zehazten dituzte autokarabanen eskubide eta betebeharrak: zirkulazio legeak, estatu mailakoak, eta EAEko turismo legeak. Biek diote autokarabanek edozein autok bezala aparkatzeko eskubidea dutela, betiere, kanpatzen ez badute, hau da, azpiegitura zabaltzen ez badute”. Nonbait, Portu Zuzendaritzan ere ohartu dira horretaz, eta Sagarzazu alkateak osoko bilkuran jakinarazi zuen hitzarmena berritzeko helarazi berri dieten proposamenean jada ez dela gaua egiteko debekua azaltzen. Horrek aukera emango die autokarabanei udazkenean eta neguan Hondartzan ezartzeko, baina udalak gehiago egin behar duela uste du Enparanek: “Ezinbestekoa da eremu bat zehaztea, denentzat egokia dena, eta bertan gutxieneko zerbitzuak eskaintzea, biltegiak betetzeko ura, edukiontziak, eta abar”. Mozioa aho batez onartuta, Hondarribiko udalbatza osoak onartu zuen herrian autokarabanentzako udal araudia behar dutela, eta Aste Santurako neurri batzuk behintzat hartzeko konpromisoa hartu zuten. EH Bilduren ustez, beste kokaleku batzuk ere aztertu behar dira, mendialdea, esaterako: “Agian ez dugu dena hondartzara bideratu behar, agian beste kokagune batzuk aztertu behar dira, denek ez dutelako hondartza aukeratzen”, nabarmendu zuen koalizioko Lore Erriondok. Nolanahi ere, herrian dagoen aparkatzeko leku eskasiagatik, eta autokarabana zale gehienek hala nahi dutela erakutsi dutelako, inork ez du zalantzan jartzen Hondartza auzoan zerbitzu gune bat egon beharko lukeela. Egun bada eremu bat, 170 auto aparkatzeko egokitua dagoena eta orain itxita dagoena. Alkateak gaineratu duenez, behin baino gehiagotan eskatu zaio Jaurlaritzari eremu hori: “Baina ezetz esan digute orain arte”. Hori bai, alderdi guztiek elkarrekin abiatutako bidea berriro eskaria egiteko aitzakia ona dela uste du alkateak.
“Autokarabanek edozein ibilgailuk bezala aparkatzeko eskubidea dute, kanpatzen ez badute”. Igor Enparan, Abotsanitz taldeko bozeramalea
Basque tabernako arduradunaren iritziz, araudi bat onartzea eta zerbitzu gune bat moldatzea, autokarabana zaleentzat ez ezik, herriarentzat ere “oso albiste ona” litzateke: “Jendeak pentsa dezake ez dutela dirurik uzten, baina ez da horrela, gutxien uzten duenak ogia eta egunkaria erosten du, eta guk asko nabaritu dugu autokarabanen booma”. Azken urteetan asko hazten ari da Hondarribia autokarabanan bisitatzen dutenen kopurua.

Autokarabanentzako zerbitzuguneak Gipuzkoan

Euskal Herrian autokarabanentzako 49 zerbitzugune daude, Sorbeltz elkarteak emandako datuen arabera. Horietako 6 Araban daude, 5 Bizkaian, 11 Nafarroan, 13 Ipar Euskal Herrian eta 14 Gipuzkoan. Honakoak dira Gipuzkoakoak: Berio (Donostia), Ilunbe (Donostia), Beasain, Bergara, Hernani, Irura, Legazpi, Oñati, Errenteria-Orereta, Tolosa,, Zarautz, Zegama, Zestoa eta Zumaia.  

Jarraitu irakurtzen: Erabiltzaileentzat ez ezik, udalentzat ere gune “erakargarriak” dira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.