Bat eginik, memoriaren alde

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek elkarrekin ospatuko dute Memoriaren Eguna, eta herritarrei deitu diete, batzeko.

“Gure herrian indarkeriak eragindako biktimak gogoan hartu nahi” direlako, Hondarribiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak (EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP) elkarrekin agertuko dira bihar eguerdian udaletxeko arkupeetan egingo den elkarretaratzean. Memoriaren Eguna da bihar, eta alderdi guztiek eskutik ospatzea adostu dute. Hala, Hondarribiko Bizikidetzako lan taldeak emandako urratsei beste bat gehitu nahi diote, eta herritarrei deia luzatu diete, kontzentraziora batu daitezen. 12:00etan hasiko da, arkupeetan.
Memoriaren Eguna azaroak 10

Alderdi guztietako ordezkariak, alkatearekin, Memoriaren Eguna ospatzeko deialdia eginez

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.