Ostegun honetan izango da Biktimen Oroitarrian, eta ekitaldi irekia da.
Oroimenaren Eguna izango da ostegun honetan, hilak 10. Egun horretan, udalak ere ekitaldi bat egingo du biktimak oroituz, eta 12:00etan izango da Biktimen Oroitarrian (Iparralde hiribidean dago). Bertan, lore eskaintza egingo dute.
Udalak jakinarazi duenez, ekitaldia irekia da, eta beraz, interesa duen edonork joan ahal izango du.
Zazpigarren urtea izango da udalak ekitaldi hori egiten duela.

Herritarrak eta udal taldeetako ordezkariak, Biktimen Oroitarrian