Maila absolutuko Gipuzkoako Judo Txapelketa irabazi du eta Euskadiko Txapelketan izango da.
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Iker Otegi gazteak urrezko domina lortu zuen asteburuan Senior Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketan, -66 kiloetan. Eibarko Udal Kiroldegian antolatu zuten eta jokatutako hiru borrokak irabazi zituen Otegik. Garaipenarekin, abenduaren 18an egingo den Euskadiko Txapelketarako txartela lortu zuen hondarribiarrak.
Hamazazpi urte ditu Otegik eta, hortaz, Gazte Mailan aritzen da oraindik. Baina adin horretatik aurrera maila absolutuan ere lehiatzeko aukera dago judoan, eta asteburukoa bere estreinako txapelketa izan zen seniorretan. Ezin hobe hasi du, beraz, nagusien bidea.
Iker Otegi, urrezko dominarekin (argazkia: Ama Guadalupekoa Judo Taldea)