Emeki elkarteak dei egin die emakume guztiei, parte hartzeko.
Emeki Hondarribiko emakume taldeak genero formazio tailerra egingo du gaur arratsaldean, 16:00etatik aurrera. Tailer irekia da eta Neus Albertos berdintasun teknikariak zuzenduko du eta Emakundek diruz lagunduta dago.
Emekiren egoitzan egingo dute, Puntaleko lehengo eskolan, Molla ibilbidean.
Puntaleko eskolan izango da tailerra