Azkenean 23 izango dira abenduan egingo duten jaialdian proiektatuko dituzten film laburrak.
Azkenean 23 izango dira jaialdian proiektatuko dituzten film laburrak, baina, guztira, 223 film labur aurkeztu dira Gazteen Bideo Lehiaketara. Jaialdi hori abenduaren 26tik 29ra izango da Amaia KZn.
Irungo Udalak parte hartze “handia” nabarmendu du, eta iazko ekitaldiarekin alderatuta, hazkundea agerikoa izan dela esan du. Orduan, 170 lan aurkeztu ziren. Horrenbestez, lehiaketak geroz eta interes handiagoa pizten duela iritzi dio.
Urte bukaeran proiektatuko diren 23 lan horiek zeintzuk diren dagoeneko ikus daiteke
udalaren webgunean, eta kategoria bakoitzean izango diren hiru saritu egongo dira. Film Labur Onenaren Saria, +Cortos eta Bidasoa eskualdeko film labur onena. Lehenengoa irabazten duenak 1.500 euro poltsikoratuko ditu, bigarrenak 400 euro eta azkenak, 200 euro. Gainera, Bidasoko lanik onena 50 jaialditan aurkeztuko dute.
‘Cuatro días de octubre’ de finalistetako bat.