Udalak hiru langile behar ditu, aldi-baterako

Merkataritza eta nekazaritza alorretarako dinamizatzaile bana eta administrari bat behar dituzte.

Hondarribiko Udalak hiru lanposturen lan eskaintza egin berri dut. Merkataritza alorrean dinamizatzaile lanak egingo dituen maila ertaineko teknikari bat, ekimen berrietarako laguntzak kudeatzeko laguntza teknikoa eskainiko duen administrari bat, eta nekazaritza eta elikagaien alorrean lan egingo duen maila ertaineko beste teknikari bat, horiek dira eskaintzen diren lanpostuak. Hirurak aldi-baterako eskaintzak dira. Eskaintza Lanbideren bitartez egin du udalak, Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntzaren barruan. Hortaz, interesdunek Lanbidera jo behar dute izena ematera. Honako estekan aurkitu daiteke informazio guztia.
LANBIDE irun

Lanbideren bitartez eskaini dituzte lanpostuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.