Santiagotarrak-en omenezko artelan lehiaketa 'Picnictopia'k irabazi du

Santiagotarrak elkartearen 50. urteurrenaren harira, udalak ideia lehiaketa bat antolatu zuen kalean elkartearen omenezko artelan bat jartzeko

Santiagotarrak elkartearen 50. urteurrenaren harira, udalak ideia lehiaketa bat antolatu zuen kalean elkartearen omenezko artelan bat jartzeko. Aurkeztutako lan guztien artean onena Picnictopia izan da, Enorme Estudioko Carmelo Rodriguezena. Bederatzi lan aurkeztu dira, guztira. Proiektu horren bidez “taldean biltzeko toki bat” irudikatu nahi izan dute, “etorkizuna imajinatzeko”. Horretarako, picnic mahaiak erabili dituzte. “Erabilera anitzeko lana” dela nabarmendu du epaimahaiak, eta birziklatutako materialak erabiltzen dituena. Orain, irabazleak proiektua idatzi beharko du, eta inguruko beharretara moldatu. Horregatik, proiektua idaztera itxaron beharko da, formatua, erabilera eta azkenean non kokatuko den jakiteko. Lehiaketa irabazi izanagatik, 4.000 euro eramango ditu egileak, eta finalera iritsi diren beste biek 1.000 euroko akzesita. Udalak aurkeztu diren lanen kalitatea nabarmendu du.
picnictopia

picnictopia

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.