Gipuzkoa, mutiletan, eta Bizkaia, nesketan

Haur Mailako Euskadiko Saskibaloi Txapelketa jokatu dute asteburuan Hondarribiko Hondartza kiroldegian

Gipuzkoako selekzioak, mutiletan, eta Bizkaikoak, nesketan, irabazi dute asteburuan Hondarribiko Hondartza kiroldegian jokatu den haurren Euskadiko Saskibaloi Txapelketa. Bezperan Bizkaiaren kontra bost puntugatik galdu ostean, Gipuzkoari irabazi behar zion atzo Arabak hiruren arteko berdinketa ezarri eta txapeldun izateko. Tartea handia beharko zuen, gainera, gipuzkoarrek 11 puntugatik irabazi baitzioten Bizkaiari ostiralean. Baina Gipuzkoak indartsu hasi zuen lehia, lehen laurdenean 14 puntu aurretik jarri zen, eta ez zien arabarrei inolako aukerarik eman. Nesketan ere atzo bukatu zen txapelketa, baina larunbatetik ezaguna zen txapeldunaren trofeoa zeinentzat izango zen. Ostiralean Bizkaiaren kontra eta biharamunean Arabari irabazita, Gipuzkoa nagusitu da aurtengo Haur Mailako Euskadiko Saskibaloi Txapelketan. Irakurri kronikak Euskadiko Federazioko webgunean
Euskadiko Saskibaloi Txapelketa

Maila handia erakutsi dute gaztetxoek. Irudian, Bizkaia eta Araba arteko mutilen partida

 

Haurren Mailako Euskadiko Saskibaloi Txapelketa

Mutilak
  • Bizkaia-Gipuzkoa 50-61
  • Araba-Bizkaia 57-62
  • Gipuzkoa-Araba 70-54
Neskak
  • Bizkaia-Gipuzkoa 55-49
  • Araba-Bizkaia 37-42
  • Gipuzkoa-Araba 59-47
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.