Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arazoak arazo, Greziara bidean da bigarren Marbella

Italian tailerra bisitatu behar izan dute boluntarioek. Plana ere aldatu zaie, ez dira Filippiadara joango, Katsikasera baizik.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/11/07
Hondarribia-Katsikas autoz

Larunbat goizean abiatu zen bigarren kotxea. Dena ondo, bihar iritsiko da Katsikasera

Larunbatean abiatu zen Hondarribitik Greziara Donostiako Udalak dohaintzan emandako bigarren Seat Marbella autoa. Barruan, Marina Cabezon eta Imanol Garmendia boluntarioak doaz, eta urria hasieratik Grezian dagoen Ibai Labaienekin elkartuko dira. Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak jakinarazi duenez, Bartzelonara iritsi aurretik arazoak izan zituen ibilgailuak larunbatean eta garabia behar izan zuten portura garaiz iritsi eta Italiarako ferria hartu ahal izateko. Bart gauean iritsi ziren Italiara eta autoa tailerrera eraman zuten. Cabezonen hitzetan, arazoa konpondu diete tailerrean, eta bidean dira berriro: “Esan digutenez, antirroboaren sistemak akats bat izan du, konpondu dute eta kotxeak arrankatu du. Bidean gara berriro eta uste dugu Anconara garaiz iritsiko garela”. Gaur arratsaldean beste ferri bat hartu behar dute Anconan, Igoumenitsara (Grezia) eramango dituena. Bertatik, ordu eta erdi izango dute Katsikas kanpalekura. Hasiera batean, Filippiadara joatea zen asmoa baina bertako eremuko zuzendariaren traben ondorioz, Labaien Katsikasera mugitu behar izan da, eta bigarren kotxean bidaiatzen ari diren beste bi boluntarioak ere, bertan geratuko dira, Olvidados erakundea abian dituen proiektuekin kolaboratzen. Hilabete emango dute Katsikasen, eta hiru hondarribiarrak elkarrekin itzuliko dira, abenduko lehen astean.
Hondarribia-Katsikas kotxez

Bi boluntarioen senideak eta lagunak, larunbatean, bidaiaren abiatzean

Hitzaldia, Irunen Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak hitzaldia emango du Irunen hilaren 19an, larunbatez, errefuxiatuen aldeko jardunaldi baten barruan. Oiasso Museoan izango da, 17:30ean, eta SMH erakundearekin Kios irlan aritutako Juanjo Acosta gazte hondarribiarrak ere parte hartuko du. Hondarribia-Katsikas taldeak ez du zehaztu oraindik hitzaldiaren gaia zein izango den, baina aurreratu dute neguan burutuko duten proiektu handi baten berri emango dutela Oiasson.
Irakurri Hondarribitik Greziara proiektuko beste albisteak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.