Bidegorriak eskatu dituzte

Azaroko ostiraletan kontzentrazioak deituko ditu Abotsanitzek, bidegorri sarea osatzeko urratsak eskatzeko. Gaur egin dute lehena.

Txirrin txirrin

Mendeluko biribilgunean elkarretaratuko dira ostiral arratsero

Bidasoko bidegorri sarea osatu dezaten eta Hondarribiko udalbatzak aho batez harturiko konpromisoak kunplitu daitezen, elkarretaratzeak egingo ditu azaroko ostiral arratsetan Abotsanitzek. Udaberrian Txirrin txirrin, bidegorria egin! kanpaina abiatu zuen ezker abertzaleko alderdiak eta berriro heldu dio gaur Mendeluko biribilgunean. Lehen urrats bezala, Irun eta Hondarribia arteko lotura hobetzea nahi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.