Irunabarrek antolatu du bertso saioa. Julen Zelaieta, Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.

Amaia Agirre izango da biharko bertso saioan ariko denetako bat (Tolosaldeko Ataria).
Kabigorriko kultur ekitaldiek ez dute etenik. Horrela, bihar arratsean bertso saioa egingo dute bertan, Irunabar Irungo bertsozaleen guneak antolatuta.
Lau bertsolari igoko dira oholtzara: Nerea Elustondo, Julen Zelaieta, Amaia Agirre eta Iñaki Gurrutxaga. Gai jartzaile lanetan ariko da Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta bertso jarriak Beñat Elosegik eramango ditu. Bertso saioa 19:30ean hasiko da.