Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) kuota berria udalaren tasa aldaketen, eta aldundiaren katastroaren berritzearen arteko datu gurutzaketatik aterako dute.
HAZ bulegoko makinetan ere kontsulta daiteke kuota.
Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) kuota zein izango den jakiteko lanabesa prestatu du Irungo Udalak. Hori egiteko, aldundiak gutun bana bidaliko du irundarren etxebizitzetara, bertan zenbaki finkoa dagoelarik; zenbaki hori erabili behar da
Irungo Udaleko webgunera sartu, eta norberaren kuota zein izango den jakiteko.
Kuota berria ezartzeko bi datu gurutzatzen dituzte udalak eta aldundiak: udalak tasa berriak ezarri ditu, eta aldundiak urtero errebisatzen du katastroaren datua. Bi datu horien gurutzaketatik aterako da OHZren kuota gaurkotua.
Udalaren webgunean ez ezik, HAZ bulegoko makinetan ere kontsulta daiteke kuota; egunero daude irekita makina horiek, HAZ bulegoan, 08:00etatik 22:00etara.
Zenbaki finkoarekin gutuna jaso ez dutenek, hori eskuratzeko honako tokietara joan behar dute:
- Ogasunaren Irungo bulegora, Irungo Francisco Gainza kalean.
- Katastroaren bulegora, Donostiako Okendo kalean.
- HAZ bulegora, Irungo San Martzial kalean.