2017ko udal aurrekontu orokorreko 1,5 milioi zertan inbertitu erabakitzen ari dira herritarrak.
Aurrekontu parte hartzaileen aurtengo saio bat.
Azaroaren 2an (asteazkena) egingo dute Irungo Udalaren aurrekontu parte hartzaileen publikoari zabaldutako azken saioa. 19:00etan izango da, Ospitale Zaharrean. Bertan azken fasera, finalera, pasatu diren proposamenen berri emango dute. Horiek bozketa bidez hautatu dituzte herritarrek.
Irungo Udaleko arlo ezberdinak proposamen horiek aztertzeko prozesuan daude, aldez aurretik ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatzeko, herritarrei azalpenak eman aurretik.
Gazteen prozesuan jaso diren ideien berri ere emango dute.
Interneteko bozketa
Aurtengo aurrekontu parte hartzaileen prozesua bukatzeko
Interneteko bozketa zabalduko dute. Azaroaren 4tik 10era eman ahal izango dute botoa herritarrek (Irun Txartela erabiliz), erabakitzeko hirirako atera diren proposamenen artean zein duten gustukoen. Irun Txartela ez dutenek, egun horietan HAZ bulegora joan daitezke botoa ematera.