Azpiestazio berria Egiluzeren magalean jarri dute, Txenperenean. 2017ko uda arte egongo dira estazio zaharra desmuntatzen.
Larreaundiko azpiestazio zaharra.
Egiluzeko eremura (Txenperenea) lekuz aldatuta, Larreaundiko azpiestazio elektrinoa demuntatzeko lanak hasi dira. 2017ko udara arte luzatuko dira lan horiek: meterial guztia kenduko dute, eta bertako lurra kutsaduraz garbituko dute.
Zaharra kentzeko, berria behar. Egiluzeko mendi magaleko estazio berria (STR Larreaundi Berri ziena jarri diote) jada zerbitzua ematen ari da Larreaundi eta Elitxu-Lapitze inguruko bizilagunei.
Hori egiteko lehenik bide azpiegitura egin zuen Irungo Udalak (928.457 euroko aurrekontuarekin, 2014an), eta ondoren iritsi zen toki aldaketa, 3.495 euroko kostuarekin: Iberdrolak eta udalak erdibana aurre egin zioten kostu horri.