Kale argiak margotzen eta egokitzen 82.000 euro erabiliko ditu aurten udalak.
Margotu berri den faroletako bat.
Irungo Udala hiriak dituen 1.588 kaleko argi puntuetan, egokitzapenak egiten ari da. Hala, azken egunotan farolak margotzen ari dira hiriko hainbat zonaldetan, kale argien mantenurako aurten udala egiten ari den bigarren kanpainan.
Farolak margotzeko kanpainan hiriko 250 kaleetan daudenak txukunduko dituzte. Hala, Cristina Laborda udal ordezkariak adierazi duenez, kaleko argiak berritzeko urteko bigarren kanpaina da: oraingoan 43.121 euro erabiliko dituzte, eta aurrekoan (lehen fasea udaberri eta uda artean egin zen) 39.139 euro erabili ziren. Bien artean, orotara, 82.301 euro.
Udalaren arabera, beharrezkoa da kaleko argiak behar bezala mantentzea, “haur parkeekin, kaleko eserlekuekin edo errepideen asfaltoarekin egiten dugun bezala”.