Astelehenean hasiko dituzte Hondarribiko Alde Zaharreko lanak
Lau fasetan egingo dituzte lanak, eta sei hilabete eta erdiz luzatuko dira.
- Lehen zatia: Santago Konpostela kalean hasiko dira lanekin. Beraz, bertako trafikoa Javier Ugarte kaletik joango da, eta Juan Labordatik igaroko da bi noranzkotan, semaforo bidez araututa. Abendurako bukatu nahi dute zati hori.
- Bigarren zatia: Javier Ugarte kalearen goialdeari eragingo dio, Bista Eder etxearen aurrealderi zehazki. Hirigune Historikorako sarrerako eta irteerako trafikoa Santiago Konpostela kaletik bideratuko da (ordurako berrituta egongo da).
- Hirugarren zatia: Javier Ugarte kalearen eta San Gabriel egoitzaren aurrealdearen artean egingo dituzte lanak. Ez da trafikoa etengo. Baina oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza egokia izan dadin neurriak hartuko dira. Bigarren eta hirugarren zatiak 2017ko Aste Santurako bukatzea espero du udalak.
- Laugarren zatia: San Cristobal biribilgunetik Santiago kalearen sarreraraino egingo dituzte lanak. Trafikoan ez du eraginik izango.