Pista berrien eraikuntza bertan behera uztea eskatuko diete ibilaldi horren bidez Enirio-Aralarko Mankomunitateari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari
Aralar mendia.
Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru aldundiak Aralar mendian 4,4 kilometroko pista egin nahi dutela eta ibilaldi interpretatibo eta informatibo gidatua antolatu dute Eguzki N-2000 eta Landarlan Ingurumen Taldeak, Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin.
Pista berrien eraikuntza bertan behera uztea eskatuko diete ibilaldi horren bidez Enirio-Aralarko Mankomunitateari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta halaber, Natur Parkearen Erabilpen eta Kudeaketa Plana onar dezatela: “Horretan oinarrituta, garatu eta martxan jar dezatela, kontsentsuz adostuta, BNAP Baliabide Naturalen Antolamendu Planean jasotako bide azpiegitura plana”.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren babesa bermatzeko inbertsioak egin ditzatela ere eskatu dute mendi ibilaldiaren deitzaileek eta abeltzaintza estentsibo eta ekologikoa sustatzea.
Oarsoaldea eta Bidasoko Eguzkik bat egin du deialdiarekin eta herritar guztiak adeitu ditu parte hartzera.