Txinzerren 20 botu ditu Hondarribiak, Irunen 80en aldean.
Gai ordeneko puntu guztietan ados agertu dira zinegotzi guztiak.
Hiru puntuko osoko bilkura egin dute gaur goizean Hondarribiko zinegotziek. Gairik mamitsuena, bigarrena: Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateko (Txinzer) estatutuen aldaketa. Aho batez onartu dute zinegotzi guztiek proposamena: ondorioz, Hondarribiko udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiek izango dute ordezkaritza Txinzerren. Alderdi guztiek egoki ikusi dute neurria.
Mankomunitatean Irunek 80 boto ditu, 20 Hondarribiak. Horrela, eta gaur onartutakoaren arabera, Hondarribiaren 20 bozak horrela gelditzen dira banatuta: EAJko ordezkariek 12 boto izango dituzte hiru ordezkarirekin (Txomin Sagarzazu, Juan Mari Altuna eta Maria Serrano); Abostanitzek lau boto ordezkari bakarrarekin (Ortzi Alonso); EH Bilduk bi bozka ordezkari bakarrarekin (Lore Erriondo) eta PSE-EEk zein PPk boto bana ordezkari bakarrarekin (Iosu Alvarez eta Joxemi Ochoteco, hurrenez hurren).
Udalbatzarreko lehen puntuan aurreko plenoetako aktak onartu dituzte. Hirugarren eta azkenean ere ados jarri dira alderdi guztiak: zazpi udal landa eremu mugatu eta mugarritzeko espediente administratibo izapideari hasierako onarpena eman diote.