%2,7 igo da erabiltzaileen kopurua irailera bitartean, eta 200.000 bidaiari pasa dira Hondarribiko terminaletik.
Hondarribiko aeroportua.
Urtearen lehen bederatzi hilabeteen balantzea egin du AENAk eta horren arabera, bidaiari gehiago izan ditu Hondarribiko aireportuak. %2,7 igo da erabiltzaileen kopurua irailera bitartean, eta 200.000 bidaiari pasa dira Hondarribiko terminaletik.
Iazko irailarekin alderatuta, 24.220 bidaiari pasa dira Hondarribitik aurten, iaz baino %1,1 gutxiago. Hegazkinen mugimendua ere handitu egin dela azaldu dute bederatzi hilabete hauetan, %4,1 egin dute gora, eta guztira, 5.328 mugimendu.
Hondarribiko aireportuak lotura erregularrak mantentzen ditu urte osoan zehar Madril eta Bartzelonarekin, eta udaran Londres eta Palmara hegaldiak egin zituen.