Urtebete bete du Carlos Blanco Aginaga kulturguneak

Hiriko "kultura erreferente" bihurtu dela adierazi du udalak egin duen balantzean.

Carlos Blanco Aginaga

2015eko urrian ireki zuten Irungo kulturgune berria.

2015eako urrian ireki zuten, San Juan Arria plazan, Carlos Blanco Aginaga kulturgune berria. Udalak lehenengo urtebetearen balantzea ezagutarazi du. Horrela, hiriko “erreferente kulturala” bilakatu dela uste dute, hasieratik irundarrek “harrera ona” egin baitiote. Urte honetan zehar egitarau oparoa izan duela gogorarazi du Juncal Eizagirre kultura zinegotziak, eta gai zehatz bat jarri dutela erdigunean: aurten Abenida zubiaren mendeurrena izan da. Asteroko tailerrak, solasaldiak edo zinema emanaldiak izan dira ohiko ekitaldiak, eta liburu aurkezpenak, erakusketak edo teknologia berrien tailerrak dira ez ohikoak. Mota guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak egin dituzte, baina gazteen gustuei erantzuten indarra jarri dutela nabarmendu du Eizagirrek. Horrela, hamabi hilabete hauetan 33 jarduera antolatu dituzte, eta 4.500 lagun inguruk hartu dute parte bertan. Haurrentzako ipuin kontalariak eta Frantziako zinemari buruzko zikloa izan dira arrakastatsuenak, udalaren arabera. 2.886 bazkide berri Liburutegi zerbitzuak 46.442 liburu, disko eta beste hainbat material utzi ditu urte honetan zehar. Jaso, berriz, 47.282 izan dira. Txartela berritu duten bazkideak 5.792 izan dira. Kalkulatzen dutenez, CBAk 160.000 bisita jaso ditu urte honetan. Bukatzeko, egingo diren hainbat ekitaldiren berri eman dute. Ingelesa hobetu nahi duten pertsonentzako irakurketa taldea antolatu dute. Honakoak izango dira irakurriko dituzten liburuak eta horiek aztertuko dituzten datak: Charlotte Bronteren Jane Eyre (hilaren 14a); Ray Bradburyren Fahrenheit 451 (azaroaren 14an) eta George Bernard Shawren Pygmalion. Liburua lehenago irakurtzea gomendatu dute, baina irakurri ez duenak ere parte har dezake. Bestalde, ingelesa hitz egiteko tailerrak egingo dituzte hilaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an. CBAn bertan eman behar da izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.