Diseinuaren kultura zabaldu nahi dute Irunen
Diseinuaren kultura aurrera egiteko modu gisa ulertuta, jardunaldiak antolatu dituzte Kunsthal zentroak eta udalak elkarlanean.
- Hilaren 13an (osteguna): CBAn, Diseinua transformaziorako elementu gisa jardunaldiak. 10:30etik 13:30era hitzaldiak egingo dituzte, eta 18:00etatik 20:00etara mahai-inguruak.
- Hilaren 15ean eta 22an, azaroaren 5 eta 19an, eta abenduaren 3an (larunbatak denak): Rock and Roll Circus izenburupean bost tailer egingo dituzte, familiei zuzenduak, diseinuaren eta XX. mendeko musika korronteen arteko harremanetan sakontzeko, 11:00etatik 13:00etara dira tailerrak, CBAn.
- Azaroaren 12 eta 26an: CBAn, Tedece izenburupean, helduentzat eta taldeentzat, diseinuak dituen aukerak aztertzeko jarduerak. Azaroaren 12an 11:00etatik 13:00etara egingo dute; azaroaren 26an, 10:00etatik 13:00etara.
- Abenduaren 22an: CBAn, familientzako tailerra kartelak egiten ikasteko, 17:00etatik 20:00etara.
- Begirada Trukea: Kunsthaleko eta Donibane Lohizuneko Santo Tomas Lizeoko ikasleek parte hartuko duten egitasmoa da. Irungo zentroko ikasleek Hendaiako eguneroko alderdien argazkiak egingo dituzte, eta lapurtarrek gauza berbera egingo dute Irunen. Ondoren, bildutako lanekin erakusketa bat egingo dute.