Irungo familientzako dira. Familiako kideen nahiz errentaren arabera emango dituzte.
Azken Portu kiroldegiaren ataria.
Zabalik da Irungo kiroldegiak erabiltzeko herritarrentzako prest dauden diru laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak gaurtik hilaren 23ra arte egin daitezke: Irun Txartela erabili behar da eskaera egiteko, Internetez: Hala, ordenagailuekin, tabletekin edo sakelako telefonoekin (hau da, Interneterako sarbidea duen edozein gailurekin) egin daiteke eskaera modu digitalean. Noski, HAZ bulegoan ere, aurrez aurre, egin daitezke eskaerak.
Irun Txartela ez dutenek badute aukera horren jabe izateko:
Irungo Udalaren webgunetik, 010era deituz, eta HAZ bulegoan lor daiteke hainbat udal zerbitzu baliatzeko aukera ematen duen euskarria.
Diru laguntzen bidez, abonu kuotan %25 eta %75 arteko onura lor dezakete herritarrek. Baina onura horiek lortzeko baldintza jakin batzuk behar dira: hala nola familiako kideen kopuruaren arabera nahiz urteko errentaren arabera banatuko dituzte laguntzak. Datu horien gaineko zehaztapen gehiago Irungo Udalaren webgunean daude.