Berritu dituzten haurren parkeak Berrueta Margolariaren kalekoa eta Uztapide Bertsolariaren kalekoa dira.
Berrueta Margolariaren kaleko parkea.
Irungo Udalak hiriko hainbat haurren parke berritu ditu, hala nola Berrueta Margolariaren kalekoa zien Uztapide Bertsolaria kalekoa. Bi horiek hobetzeko 62.593 euroko inbertsioa egin du.
Udaletik esan dutenez, parke berriak egitea bai, baina daudenak egoera egokian mantendu behar dira. Hortaz, bi parke horietan, besteak beste, joko berriak jarri dituzte, lurzoru egokiagoa instalatu dute, inguruko hesiak berritu dituzte, edo argiztapena hobetu dute.
Cristina Laborda ordezkariak aipatu duenez, Oinaurren laster haurren beste parke bat egingo dute.