Jaizkibel konpainiaren 20 urteak bildu dituzte

Argazki erakusketa antolatu dute Arma Plaza kultur gunean. Gaur inauguratuko dute.

Jaizkibel konpainia

Jaizkibel konpainia aurten, goizeko desfilean Kale Nagusia igotzen

Jaizkibel konpainia parekidea sortu zenetik 20 urte bete dira aurten. Bi hamarkada luze Hondarribiko Alardean parte hartzeko eskaera eginez eta, orain, ibilbide hori modu grafikoan bildu dute. Hogei urteetako argazki esanguratsuenetako batzuk bildu dituzte eta Arma Plaza kultur gunean erakutsiko dituzte hilaren 30era arte. Gaur inauguratuko dute, 18:00etan. Jaizkibelen hitzetan, erakusketarekin “harritu, hunkitu eta konponbideak bilatzeko ahaleginak berretsi ditugu”.
Ikusi berriro aurtengo Alarde Eguneko argazkiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.