Haurren futbol txapelketa Amute-Kostako jaietan

Hilaren 30etik urriaren 2ra egingo dituzte aurten Amute-Kostako Jaiak.

Haurrentzako Futbol Txapelketa egingo dute aurten Amute-Kostako jaietan. Auzo elkartea da antolatzailea eta 7 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte. Hilaren 30ean egingo dute, ostiral arratsaldez, 17:00etatik aurrera. Izena eman nahi dutenek bi egun lehenago izango dute aukera, asteazkenean, 19:30etik 20:00etara, Amuteko plazan. Informazio gehiago behar duenak, mailez eskatu dezake.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.