Igande Sasoi egitasmoaren barruan, urteko kirolari onenen sariak banatu zituzten, atzo.
Atzo, Igande Sasoi egitasmoaren barruan, Kirolaren Sariak banatu zituzten. Emakume kirolari onenaren saria Olatz Zabalarentzat izan zen; gizon kirolari onenaren saria Ander Elosegirentzat eta talde onenaren saria Santiagotarrak elkartearentzat.
Zabalak Sellaren jaitsiera irabazi du aurten, K-2 kategorian Aurora Figuerasekin batera. Bigarren aldia izan da, gainera, irabazi duena. Bera izan da ere, Bidasoko jaitsieraren irabazlea aurten.
Elosegik, berriz, Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu du, C1 kategorian, ur bizietan. Sailkapen fasean maila ona eman arren, zortzigarren egin zuen finalean. Horrez gain, Europako Txapelketan hirugarren egin du.
Azkenik, Santiagotarrak elkarteak 50 urte bete ditu aurten.
Sariak Jose Antonio Santano alkatearen eskutik eta Pedro Alegre Kirol delegatuaren eskutik jaso zituzten.
Elosegi, Santano, Zabala, Arellano eta Alegre.