Vasconia taldearen zelaian nagusitu da.
Hondarribia Futbol Elkartearen Ohorezko Mailako taldeak ligako lehen garaipena lortu du larunbatean Vasconiaren kontra (0-3), larunbat arratsaldean Donostiako Puio futbol zelaian jokatutako partidan.
Lehen jardunaldian etxean Oiartzunen kontra galdu eta gero (0-1), Puiotik ekarritako hiru puntuei esker asilkapenaren erdialdean kokatu dira hondarribiarrak, Oiratzun, Hernani eta beti Gazterekin berdnduta.
Datorren asteburuan Amaikak Baten kontra jokatuko dute berdeek Hondartzan. Debako taldeak indartsu hasi du liga, orain arteko bi partidak irabazita. Zaleen laguntza beharko du Hondarribia FE-k etxeko lehen puntuak lortzeko.
Kanpoko lehen partidan garaipena lortu dute berdeek (arg: Hondarribia FE)