Endanea, urteko lore saltoki onenen artean

Garden Magazine sarietarako hautagaietako bat da, Interneteko bozketa hilaren 20ra arte dago zabalik.

Hondarribiko Endanea Garden lore saltokia Espainiako estatuko lore saltokirik onena izateko hautagaien artean dago. Hemezortzi dira Garden Magazine aldizkariak deitzen dituen sarietarako hautagaiak eta hilaren 20ra arte Internetez bozkatu daiteke (hemen). Boto horiek sariaren herena zehazteko balioko dute, beste heren bat epaimahaiaren erabakiak zehaztuko du, eta hirugarrena, sektoreko banatzaileen iritziz hartuko da. Urteko lore saltoki onena izateko hemezortzi hautagaien artean bi baino ez dira Euskal Herrikoak, Burlatako (Nafarroa) Arvena saltokia, eta Jaitzubia auzoko Endanea, Gipuzkoako ordezkari bakarra. Katalunia da ordezkari gehien dituen erkidegoa, sei ordezkarirekin. Sariak hilaren 28tik 30era Valentziako erakustazokan egingo den Iberflora 2016 azokan banatuko dira.
Endanea

Gipuzkoako hautagai bakarra da Jaitzubiko Endanea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.