Kale antzerkia egingo dute eta Oihana Etxebarrieta eta Igor Ortega mintzatuko dira.
Irailaren 25eko hauteskundeei begirako kanpainaren barruan, EH Bilduk ekitaldia egingo du igandean (hilak 18) Hondarribiko San Pedro kalean. Mitin jaia eta kale antzerkia antolatu dute, eta 12:30ean hasiko da.
Herria ondo ezagutzen duten bi pertsona ariko dira hizlari moduan, Oihana Etxebarrieta eta Igor Ortega, biak EH Bilduren Gipuzoako zerrendako kide hondarribiarrak.
Etxebarrieta eta Ortegaren hitzaldiez gain, musika giroa izango da mitinean, baita “pintxoak, sagardoa eta photocall” ere.

Oihana Etxebarrieta, Asun Casasola sarien banaketa ekitaldian